Kolpez kolpe
AFTER BOLTXEBIKE
Ez ziren garai onak
Basko-bike pila
Zaristek galdu zuten
Zeukaten nagia.
Gazteizgradon zuriak
Arazo larria
Bilbof askatu zuten
Kosako gorriek.
Donostigrado ere
Izan zen askia
Iruñakov herrian
Bandera gorria.
Herriak hartu zuen
Negu jauregia
Hantxe ikusi nuen
Iñakiskidea.
Biktoria egunean
Zioen garraisia:
Gora euskal-rusoak ta
Bodkaren grazia
Iñakiski egin zuten
Soviet buruzagia
Nork pentsa holakorik
¡gizon demontria!
¡ai! ihes egin zuen
Soviet etekinaz
Jamaikan etzanda da
Hartzen eguzkia.
Atzetik joan nintzaion
Ziztu bizi-bizian
Hantxe aurkitu nuen
Palmera azpian.
Arma atera zuen
Nik ere neria
Bi bala sartu ziren nere gorputzian.
Baina jakintzak iñakiski:
Bi puta bala
ez direla nahiko
After-boltxebike bat
hiltzeko
¡after-boltxebike!
¡after-boltxebike!
ETXERAT
Ze arraio motellak
Jarri freskatzen
Sagardo boteilak
Emaiok kaña
Sakaiok fuerte
Bagoazela etxerat!
Zenbat denbora!
Eta abentura!
Kilometrotan zer esan
Gure furgoian
Etengabean
Redskinsen kantua:
Txeki, txeki, txeki, txek, txek, txek
A ze sorpresa!
Ez da mugitu!
Sasizko muga alua
Mendi zelaiak
Fabrikak ere
Eta hormetan afixak
Zurikerien
Txapeldun horiek
Botuen truke agurra
Etzaigu axola
Etxerat goaz
Doazela pikutara.
GERNIKA 37-87
Mila ta bederatzirehun
Hogeita hamazazpigarren urtea,
Oroitzapen batzu ez ezik
Beste urte bat, ez besterrik.
"hil ezinak dira hitzak
Izan arren zaurituak"
Bere jaioterritik urrun
Gogora ezak alberti moskun.
Gernika errea, bonbaketatua
Haritz zaharrak zutik dirau,
Nahiz eta usteltzen egon
Gaur, paktu faltsuen ikusle.
Gernika, gure buruan!
Urte latza hura
Txina-japoniarrak elkar joka
Ingelesek palestinan sortu zuten
Buka ezinezko guda,
Gaur dakusat egunkarian
Heriotz bonbak palestinarren gain.
"detroiteko bonba beltza"
Ez zen u.s.a.-ko hegazkin bat
Boxeo munduko garailea baizik.
Galde ezaiok joe louis-i:
Bonba batzuk dezaketen
Sowetoko garraisia isilarazi.
Hogeita hamazazpi beste urte bat
Larogeita zazpiaren antza, besterrik ez.
Galduko dutela badakite
Ikusi nahi ez izan arren.
Gernika, gure buruan!
DENBORAREN MENPE
Hire aterpetik irten naizelako,
pertsona bati ordua eskatu diot
Gaur oparitu didate erloju bat.
pentsatu dut, orratzei begira:
Denboraren poderioak irabazi naula,
ea ez ote den opari ona.
Nahiz eta zulo beltza bilatu,
denboraren mugak ez dira eroriko.
Denboraren menpe.
Nire burua babestu behar dudanez,
eta iragana da oso azkarra,
Karrera bat egingo diot,
lehenaldia eta oraina nahastuko dira.
Berandu dabilela, esango dit
untxi batek, aliziak eta guzti...
Eta orain berriro nahasi egin haiz,
nostalgia denboraren mina.
Denboraren menpe.
"lehenaldia kontrolatzen duenak,
orainaldia kontrolatuko du.
Orainaldia kontrolatzen duenak,
etorkizuna kontrolatuko du".
Botere berri horrek beldur ematen dit,
menpetasuna okerrena.
Hemen galdu dut nire apostua,
halere ospatuko dut edozein tabernatan.
Eta orain berriro nahasi egin naiz,
nostalgia denboraren mina.
Eta orain berriro galdu egin naiz,
iragana denboraren mina.
A.E.K. -KO VETERANOAK
Kaixo bixente! hementxe gaude, zu jarrita ta ni tente.
Gezurra esan nun getarin, ni baño leenago zan atarin.
Nahaste borraste, azak eta nahaste.
Amezketarra, tirri-tarra, gaztainak jan ta bota puzkarra.
Itzak ederrago, egiñak baino. erranak eder, eginak lander.
Esana erraz, egina garratz. zozoak beleari: "ipurbeltz".
Buruik ez, txapela nahi. egia askoren erregarria.
Epelak hartuko dituzu. neu nagusi ala muturrak hausi.
A.e.k.-ko veteranoak.
Kaizo bexente! hementxe gaude, zu jarrita ta ni tente.
Inpernuko etsaia. jesus! tokitan dago.
Urte askoan, txapela kaskoan. ustea, erdi ustela.
Arrain handiak jaten du tipia. arraioa! eziank ez du legerik.
Zure etsairik haundiena, zure burua lehenena.
Egin zak lo, tan jango dek me. yende ederra, yende alferra.
Auskalo jun da buskalo. felixen osaba, drabasaren antena.
Urria esan, eta urria izan. gureak egin du!
A.e.k.-ko veteranoak.
"gaur forjariak lana utzirik, gatoz guztiok kalera"
Oskorriren kantak, "drogak a.e.k.n" eta kaxianoren itsua.
Putiña, aldamena, ihaus, alporra...
"su emango diogu geure fabrikari, eta nagusiaren etxe guztiari".
A.e.k.-ko veteranoak.
KOLPEZ KOLPE
Zalditeria dabil
Gure kontra gora
Pake pipa erretzeko
Hau ez da denbora
Jeronimo gurekin
Zuitik egongo da
Gerrarako haizatuz
Lurpeko aizkora
Kortatu
Kolpez kolpe
Gladiadore berriak
Betiko moduan
Zirko berbera dabil
Gure inguruan
Bankuetxe, gobernu
Ta parlamentuan
Orduko julio cesasr
Hara non daguan
Kortatu
Kolpez kolpe
Abordaje berri bat
Gaur dugu egingo
Gure drakkar
Zaharrean
Gara hiru bikingo
Adarrez hil ditugu
Mila santu-jainko
Inperio zahar-berria
Dugu desegingo
Kortatu
Kolpez kolpe
Aizkolari handia
Txikito aiako
Harentzat kirol zena
Gaur borrokarako
Kitarrariak zorrotz
Goikoen kontrako
Basoan mila enbor
Utziz burubako
Zalditeria dabil
Gure kontra gora
Zirko berbera dabil
Gure inguruan
Kitarrariak zorrotz
Goikoen kontrako
Inperio zahar-berria
Dugu desegingo.
OKER NAGO
Ez daukat gogorik
Ezer egiteko
Oker al nago?
Nahiago dut
Begiratu
Eta ez ikusi.
Izorratuta nago!
Ba ote irtenbiderik?
Oker al nago?
Oker nago.
Ta zenbat aldiz...
Bat...
Bi...
Hiru...
Lau...
Bat, bi, hiru, lau...
Izorratura nago!
Ba ote irtenbiderik?
Travis bezala
Chevrolet gorriaren
Bila
Ni joango naiz.
Paris-texas,
Irun-mosku,
Edo antzeko zerbait...
Izorratuta nago!
EHUN GINEN
BEYROUTH SARTALDEA
URAREN ORDEZ HAUTSA
ETA BOST MILA IZAR
GEHIAGO GAUEZ
NORIEN ALBOAN
DAMASKO IRRATIAN
ROCK THE CASBAH
FEDAYINEN AUZUNEAN RAMADAN
GARORIK GABEKO BASAMORTUAK
INGURATZEN DU
SORTALDEKO BEYROUTH
HONDARREZKO GARTZELAN
ITZALIK GABE PASIATZEN DIRA
MAITEMINDUAK
NORIEN ALBOAN
BARRAKA ITXIEK
EZINAREN MUGAK
LAZTANTZEN DITUZTE.
ZELAKO KRISI
HALAKO BIZI
BEYROUTHEN EZ DA INOR BIZI!
100 GINEN
22
ORAIN BAKARRIK GAUDE 2
ZELAKO KRISI
HALAKO BIZI
EZIN GAITEZKE SUPERBIZI!
100 GINEN
22
ORAIN BAKARRIK GAUDE 2
ZU TA NI, ZU TA NI,
ZU TA NI, NININININI!!
ZELAKO KRISI!!
PLATINOZKO SUDARRAK
Mila bederatzirehun larogeitazazpi
Antolin iritsi da reinosatik ihesi
Reinosatik ihesi estu ta larri
Ardantzak eman dio marra bat sustantzi (bis)
Entonatua dago lan-ministroa
-"euskaldunek duzuen suministroa!"
-"oi ze sumninistroa eta gustoa"
-"orain klaru ikusten dut gure asuntua" (bis)
Kokainaz dantzan
Eusko jaurlatzan
Antolin, joxantonio eta "pequeño"
Gobernuaren bila jarri enpeino!
Jarri dute enpeino ta zerbait gehio
Bbakoitzarentzat bazen hiruna lerro (bis)
-"lerro bat colombiatik!", -"bi boliviatik!"
-"psozialmaleta edo", -"casa vascatik"
-"sudurrak jartzen zaizkit bero ta gorri"
-"amsterdamen daukate platino aski" (bis)
Hauts artetik gobernu baskongadoa
Lerro artean letu haien tratoa
Buruan jartzea a(ha)ztu dute kaskoa
Haiek lerroak eta guk bost puntoak (tris)
MAKURTU GABE
Kontserba latak eta
Kaferako filtro
Barazki poto eta
Olio lau litro.
Eta gainera ere
Zenbait kilo irin
Azukre, arroz eta
Horzetako zirin.
Lau gaileta pakete
Bi tomate lata
Sobrezko zopak eta
Italiako pasta.
Lixiba egiteko
Pakete haundia,
Baxera egiteko
Bestea ttipia.
Tetrabriketan ardo
Eltzetan babarrun
Makailua jateko
Kantauri da urrun.
Jinebraren ondoan
Dago patxarana,
Ostikadaren kolpez
Lurrean etzana.
Zutik! makurtu gabe!
Arranoa zeruan
Mendian sugea
Ibaietako ura
Ahitzen ote da?
Basotan perretxiko
Soroan garia.
"nahiz hanka bana hautsi,
Berriak badira"
3 comentarios:
Tíos, los acabo de descubrir y tocan de poca madre. Me acaban de alegrar la vida.
@corazoncitot
These are quite difficult memories for a guy of that age. We cannot perceive those tragic events in full. These are only the echoes of that period.
I enjoy reading through your article post, I wanted to write a little comment to support you and wish you a good continuation.
¿Quieres dejar un comentario?